Lesakako mapa turistikoa

Urtea: 2024

Proiektu hau berezia izan zen niretzat: Lesakako mapa turistikoa diseinatzea, nire jaioterritik, Beratik, bortz minutura dagoen Nafarroako herri zoragarria.

Eskuorriarentzat bi mapa sortu nituen: herriguneko bat, herriko eraikin eta monumentu nagusiak zeharkatzen dituen oinezko ibilbide batekin, eta, bertzea, udalerri osoko bat, non sei mendi-ibilbide eta natura- eta kultura-intereseko guneak seinalatu nituen.

Bi mapak argiak eta bisualki erakargarriak izateko pentsatuta daude, bai bertakoentzat, bai Lesakako historia, ingurunea eta arkitektura ezagutu nahi duten bisitarientzat.

LesakaMapaTuristikoa_04
LesakaMapaTuristikoa_03
LesakaMapaTuristikoa_06
LesakaMapaTuristikoa_07
LesakaMapaTuristikoa_08

Gustatu ahal zaizu
Lesakako mapa turistikoa?

Buruan ideiarik baldin baduzu, idatzi eta kontatu, elkarrekin zerbait ikusgarria sor dezakegu.