Ibardingo merkataritza gunerako, mapak eta informazio panelak diseinatu nituen. Proiektuak seinaleztapen inprimatua eta digitala konbinatu zituen, bisitarien esperientzia hobetzeko eta tokiko merkataritza sustatzeko.
Formatu handiko panel inprimatuak diseinatu nituen, eremu bakoitzeko 6-8 interesgune nabarmentzen dituztenak. Hauetako puntu bakoitza QR kode batekin, informazio zehatzagoa duen webgune batera bideratzen duena.
Ibardingo eremuaren ilustrazio bat ere egin nuen, bere ingurune berde eta naturala nabarmenduz. Diseinuan tokiko saltokiak zerrendatu eta izendatzen dira, bisitarien orientazioa errazteko eta natura betean dagoen eskaintza komertzialari balioa emateko.
Totem interaktiboa
Ibardinen totem interaktiboa jartzeak bisitarien esperientzia hobetu du, ibilbideei, interesguneei eta tokiko komertzioei buruzko informazio argia eskainiz. Gainera, teknologia berrietara egokitzeko eta ingurune natural paregabean turismoa indartzeko aukera eman dio merkataritza arloari.
Horretarako, totemaren softwarearen inplementazioaz ere arduratu nintzen, bere nabigazioa konfiguratuz eta eduki guztiak egokituz.
Gustatu al zaizu Ibardingo turismo bulegoa?
Buruan ideiarik baldin baduzu, idatzi eta kontatu, elkarrekin zerbait ikusgarria sor dezakegu.