Maiza okindegi ekologikoa

Urtea: 2023

Ogiaren kalitatea eta zaporea balioesteaz gain, jasangarria den eta komunitatearekin konpromiso sendoa duen okindegia da Maiza. Branding proiektu honen helburua, Maizaren benetako esentzia markaren elementu bisual eta komunikatibo bakoitzean islatzea izan zen.

Ogiak artisau-erara egiten ditu Maizak, osagai ekologikoak eta tokian tokikoak erabiliz soilik. Haiek landutako legami naturalekin baino ez dute lan egiten, eta hartzidura-prozesu luzeetan oinarritzen dira.

Aukeratutako kolore-paleta, lurrak, gari-eremuak eta osagai organikoen freskotasunak gogorarazten duten tonu naturaletan du oinarria. Halaber, gorria aukeratu nuen emozio sendoak pizteko, grina eta maitasuna erakartzen dituen kolorea baita.

Diseinu-erabaki bakoitzean, jasangarritasuna izan da lehentasuna. Poltsetan material birziklatuak erabiltzetik hasi eta logo soil eta garbi bat sortzera arte. Logoa, tipografia argi eta atseginekin egin da, markaren estetika organikotik abiatuta, eta gariaren gisako elementu grafiko batek osatzen du, osagaien freskotasuna eta naturaltasuna gogorarazten duena.

Bisualki erakargarriak izateaz gain, poltsak funtzionalak eta birziklagarriak izateko diseinatuta daude, eta, hala, ingurumen-inpaktua minimizatzeko. Bertan, Maizaren ogi gama zabala islatzen duten hainbat ogi-mota ikus daitezke irudikatuta.

Maizaren branding berriaren helburua, bezeroak begietatik erakartzea da, eta esperientzia zabalago batean parte hartzera gonbidatzea: kalitatea, osasuna eta ingurumena baloratzen dituen komunitateari deia. Maizara egiten dugun bisita bakoitzak, gure ingurunea eta gure tradizioak errespetatzen dituzten produktuak aukeratzeak duen garrantzia gogoraraziko digu.

Maiza – Tradizioak jasangarritasunarekin bat egiten duen tokian, orain bere benetako espiritua islatzen duen irudi berrituarekin.

Maiza_Logoa
Maiza_Koloreak
Maiza_Pack_02
Maiza_Pattern
Maiza_Leihoa
Maiza_Simbolo_GIF
Maiza_bolsa

Gustatu al zaizu Maiza okindegi ekologikoarentzat egindakoa?

Buruan ideiarik baldin baduzu, idatzi eta kontatu, elkarrekin zerbait ikusgarria sor dezakegu.