Ongi etorri Berara, historia, kultura eta naturaz betetako herrira.
Mapa turistiko honek, Berako txokorik liluragarrienak eta interesgune garrantzitsuenak erakutsiko dizkizu, eta esperientzia ahaztezina ziurtatuko dizu.
Bera eraikuntza historiko eta txoko xarmagarriz beterik dago. Mapan markatutako bidea jarraitzen baduzu, horietako asko ezagutuko dituzu.
Mapa turistiko hau, erabiltzeko eta ulertzeko erraza izan dadin diseinatu da. Horretarako, diseinu argia eta interfaze intuitiboa erabili ditut, hau jarraituz gero, erraz nabigatuko duzu leku batetik bestera, eta behar duzun informazioa aurkituko duzu. Gainera, QR ugari agertzen dira informazio gehigarriarekin.
Mapa turistikoa erabiltzeko eta Bera herria bisitatzeko gonbita egiten dizut!
Eskuorri honen portada arreta erakartzeko diseinatu da. Bisualki erakargarri eta dibertigarria da, eta mapan dauden informazio-kategoria batzuk adierazten dituzten elementu grafikoak ditu: eraikuntza historikoak, natura…
Gustatu al zaizu Berako mapa turistikoa?
Buruan ideiarik baldin baduzu, idatzi eta kontatu, elkarrekin zerbait ikusgarria sor dezakegu.